XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordezkotzako: Fernando Badiola, Mariano Bedialauneta eta Pedro Larrañaga.

Oarra: Estropada jokatzean, Domingo Guenaga'ren ordez Pedro Larrañaga sartu zan.

Len esan dan lez, Zarautz'etik batzordea etorri zanean, poza eta alaitasuna besterik ez zan zabaldu errian, gizonik argienak be esaten ebelako tratua ondo egiña egoala.

Egun batzuk lenago jendea, bai erritarrak eta bai arrantzaleak, euken dirutxoagaz Donostia'ra joaten asia zan apostuak egitera.

Baiña uste izan zan egokiago zala ordezkari bat Donostia'n ipintea, al zan dirua batu eta erriaren izenean jokatzeko.

Erriaren eskabidez Jose Antonio Agirreoa, Iturraran deiturakoa, tratularia, izendatu zan orretarako eta beragaz batera bere adiskide zan Jose Martinez.

Baldintza bat ipiñi jakon: Irabazten ba zan, jokatzen zanaren % 2 berari emoteko.

Eta urrengo goiza izendatu zan, goizeko seiretan asi eta kotxeak urteten eban ordurarte, au da, zazpi ta erdiak arte, dirua eukanak Blas Iturriza kontulariari eroateko.

Batzorde orrek, ordu ta erdian, sail bitan, 108.760 errial batu zitun, eta ezin izan eban geiago batu kotxerako denporarik ez egoalako, baiña kotxeak eroan zitun dirutza geiago.

Iturraran Donostiarra eldu zan, eta andik egun bira deitu eban esanez ezin ebala dirurik jokatu, gipuzkoarrak bildurti egozalako, eta eroan zan dirutza ikusita, goitik botaten astea nai ebela jokatzen asteko.

Agirreoa jaunak orretarako baimenik ez eukalako, diru guztia atzera ekarri eban, ezer jokatu barik.

Atsekabez artu zan errian ordezkariak orrela biurtu bearra.

Itxuras gipuzkoarrak atzerapen faltsu bat erabagi eben diru-jokoan estropada bezpera arte, eta egun orretan itsu-itsurik jokatu eben al eben guztia, ziur jakin barik zederatan jokatzen eben.

Azken baten jendea bakoitza bere aldetik asi zan jokatzen, batzuk goitik, besteak parrean eta alaxe egin zan estropada egun berbertan be.

Gipuzkoarrak, eurei jagoken lez treiñeru bi bardintsuak billatzea eta aukeratzea (dakigunez ori euren eskabidez alaxe geratu ziran) denpora euki eben oiñarrietan esaten zan egunean Ondarroa'n biak agertu baiño len bietan ikasketak egiteko eta treiñeruetan utsunak euren egoki etorkezan lez betetako.

Ain zuzen be denporaldi orretan egun zoragarriak egin zitun amar-amaika egunetan eta Ondarroa'ko Kofradian itxi bear zituen egunerako egunak illuntzen asi ziran eta ekaitz egunak etorriko zirala ziurtatzen zan.

Alaxe gertatu be.

Donostiarrak illaren 23'an ekarri zituen treiñeru biak.

Barrara eldu ziranean, batzordekoak urten eutsen laguntzera.

Domeka zan eta jende ugari batu zan biak ikusten.

Ontzi egilleak be ikustatu zituen eta ondo egozala autortu eben.

Treiñeru bat Francisco Polvora ren jaubetasuneko zan.

40 oin eta 10 ontza eukazan luzeran eta 6 oin eta zortzi ontza zabaleran.

Au karena zarragaz etorri zan.

Besteak 41 oin eukazan luzeran eta 7 eta ontza erdi zabaleran.

Ondarrabia'ko Ezkerra zan bere jaubea eta egun bat edo bi aurrerago emondako karenagaz etorri zan.

Kantauri Itxasertzeko kaietan, milla eratako esan-mesanak ebiltzan.

Estropadako tratua sarratu aurretik Lekeitio'ko ia Kofradi osoa eta erria Ondarroa'ren aurka egozan.

Bermeo'ko kaia ardura berezi barik, baiña eritzia Ondarroa'ren aurkako zan.

Mutrikun, nai ta itxastarrak 1888'n lez aurka jarri ez, baketsuago agertu zan, baiña al eben guztia Ondarroa'ren aurka egiten eben.